logo de eitb24
2008ko irailak 08 | 10:12:23
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

IKASTURTEAREN HASIERA

200.000 euskal ikasle gaur bueltatuko dira eskolara

200.000 euskal ikaslerentzat ikasturtea hasiko da. Argazkia: EiTB
Ikasleen % 65 D ereduan matrikulatu dira, % 28 B ereduan eta % 7 A ereduan. Ikasleen erdiak zentro pribatuetan arituko dira eta beste erdiak publikoetan.

JAIAK

Aurten ere, bi alarde Hondarribian

Alarde mistoa, emakumeen eta gizonen artean bereizketarik egiten ez duen bakarra, 08:25ean atera da kalera, Ertzaintzak babestuta. Tradizionala, emakumeak soldadu bezala onartzen ez dituena, handik eta ordu erdira.

URAKAN DENBORALDIA

'Ike' Kuba astintzen hasi da, Haitin 48 pertsona hil eta gero

Milioi bat pertsona inguru ebakuatu behar izan dituzte. Argazkia: EFE
Hirugarren mailako zikloi bezala iritsi da uhartera, baina asteazkenetik aurrera indartu egingo da. Milioi bat pertsona inguru ebakuatu behar izan dituzte.
  • Audioa
  • Bideoa
  • Argazkia
  • Dokumentua
  • Infografia
  • Berezia

AUTOMOBIL-INDUSTRIA

Volkswagen Nafarroak 200 langile baino gehiago kontratatu ditu

Volkswagen Nafarroak egindako autoak Landabengo lantegian. Argazkia: EiTB
Landabengo lantegiak produkzioa % 10 baino gehiago handituko du, egunero 1.423 auto eginez, nahiz eta automobilen salmentan krisi larria izan. Horretarako 700 langile gehiago kontratatu dituzte aurten.

BILTZARRA

Bizkaiko EHUk biokimikan adituak diren 900 lagun bilduko ditu

Hainbat gai jorratuko dituzte aste honetako asteazkenean, besteak beste parkinsona duten gaixoen terapiarako ama-zelulen erabilera edota epigenetikak tumore kantzerigenoen garapenean daukan eragina.

HIPOTEKEN KRISIA

Bi banketxe kudeatuko dituzte AEBek horien porrota ekiditeko

Administrazioak Fannie Mae eta Freddie Mac bankuen kontrola hartu du. Hipoteken arloan estatuko bi erakunde garrantzitsuenak dira. Bi entitateen artean estatubatuarrek eskatutako kredituen ia erdia eman dituzte.

URTE POLITIKO BERRIAREN HASIERA

Gutxieneko pentsioak % 6 igoko dituela aurreratu du Zapaterok

Jose Luis Rodriguez Zapatero. Argazkia: EFE
Gobernu zentraleko presidenteak politika sozialak mantenduko dituela iragarri du Rodiezmoko (Leon) meatzari jaian eta agintaldian gutxieneko pentsioak % 25 igoko dituela baieztatu du.

VUELTA 2008 (9. ETAPA)

Erdi mendiko etapa Pirinioak agurtzeko

Vueltako 9. etapan 3. mailako mendate bat, 2. mailako beste bi eta 1. Mailako Serrano gaina egingo diote aurre, azken hau helmugatik 60 kilometrora dago.
  • Audioa
  • Bideoa
  • Argazkia
  • Dokumentua
  • Infografia
  • Berezia

KONTXAKO BANDERA 2008

Castroren erakustaldia Kontxako lehen jardunaldian

Castro. Argazkia: EFE
Kantabriako traineruak 19:51-ko denbora egin zuen. Urdaibai sailkatu zen bigarren (20:09:08) eta Astillero hirugarren (20:09:76). Hurrengo igandean, erabakigarria izango den bigarren estropada.
  • Audioa
  • Bideoa
  • Argazkia
  • Dokumentua
  • Infografia
  • Berezia
Jesus Torquemada nazioarteko aditua. Argazkia: EiTB

IRUZKINA

Europak gauzak konpondu nahi ditu Errusiarekin

Jesus Torquemada.

Europak Sarkozy, Barroso eta Solana bidali ditu Moskura, harremanak hobetzeko helburuz. Harreman politiko txarren ondorioz harreman ekonomiko txarrak ere izatea saihestu nahi dute.
Albiste berri gehiago:
KIROLAK

JOKO PARALINPIKOAK

Richard Oribek euskal ordezkaritzaren lehen domina eskuratu du

Igerilariak zilarrezko domina lortu zuen 100 metroko S4 igeriketa proban. Javier Otxoa, ordea, deskalifikatua izan zen txirrindularitzan, banakako jazarpenean.

ERREMONTEA (KURSAL TORNEOA)

Miel Mari Urrutia da buruz buru onena (35-29)

EMAKUMEZKOEN ESPAINIAKO TXAP.

Itsaso Leunda, Espainiako txapelduna

GIZARTEA

IMMIGRAZIOAREN DRAMA

250 etorkin baino gehiago heldu dira Kanariar Uharteetara eta Cadizera

Azken bi ontziak goizaldean heldu dira Arrecifeko portura, Lanzarotera, eta 50 etorkin zeramatzaten. Gainera, gauerdian 61 lagun zeramatzan beste ontzi bat iritsi zen Arguineguineko portura, Kanaria Handira.
KULTURA

BALANTZEA

2006ko arrakasta berreskuratuz amaitu da Azkena Rock jaialdia

Aurtengo edizioak 2006an lortutako emaitzak hurbil izan dituela esan dute antolatzaileek. Izan ere, The Jayhawks taldea berriro batzeko gai izan da jaialdia 18 urte bananduta izan ostean.
KALEZ KALEZ
EKONOMIA ETA ENPRESA

Eguneko irudiak

Mallorcako Miguel Adrover diseinatzaileak bere soineko ekologikoak aurkeztu ditu New Yorken. Argazkia: EFE
Mallorcako Miguel Adrover diseinatzaileak bere soineko ekologikoak aurkeztu ditu New Yorken. Argazkia: EFE
Eguneko irudi gehiago

Albisteak bilatu

Bideo bilatzailea Bideoa

Euskadi Irratiko azken albistegia

Gaurkoa bezalako egun batean…

1636

Harvard College ikastetxea sortu zuten

Nabigatzen duzun bitartean irratia entzun edo telebista ikusi

Harpidetu zaitez eitb24.com-en RSS kanaletararss


© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta