Politika

ATENTATUA MADRILEN

DYAra deitu duen laguna "oso urduri" zegoen

2006/12/30

Telefonoa hartu duenak Euskadi Irratiari jakinarazi dionez, DYAra deitu duen lagunak ez du ETA aipatu. Esan dionez, "bonba indargabetzeko saiakera oro" alferrikakoa izango zen.
Barajas aireportuan ezarritako ospitaleak

argazkia handitu

Barajas aireportuan ezarritako ospitaleak

08:00ak inguru Barajas aireportuan bonba bat zartarazi behar zutela jakinarazteko Gipuzkoako DYAra deitu duen lagunak ez du ETA aipatu.

Euskadi Irratira egindako adierazpenetan, deia hartu duen DYAko arduradunak azaldu duenez, telefonoz hots egin duen pertsona "oso urduri" zegoen.

Antza, telefonoz deitu duen lagunak lehergailuz jositako furgonetaren datuak eman eta kokapenaren inguruko xehetasunak jakinarazi dizkio. Nabarmendu dionez, 09:00etan zartarazi behar zuten bonba. Are, DYAko lagunari agertu dionez, "bonba indargabetzeko saiakera oro" alferrikakoa izango zen.

DYAko arduradunak nabarmendu duenez, deitu duen lagunak ez du ETA aipatu.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2010
Eskubide guztiak erreserbatuta