Ekonomia

HIPOTEKEN KRISIA

Bi banketxe kudeatuko dituzte AEBek horien porrota ekiditeko

2008/09/08

Administrazioak Fannie Mae eta Freddie Mac bankuen kontrola hartu du. Hipoteken arloan estatuko bi erakunde garrantzitsuenak dira. Bi entitateen artean estatubatuarrek eskatutako kredituen ia erdia eman dituzte.
Administrazioak Fannie Mae eta Freddie Mac bankuen kontrola hartu du. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Administrazioak Fannie Mae eta Freddie Mac bankuen kontrola hartu du. Argazkia: EFE

Hipoteken krisia kontrolatzeko beharra ikusi du AEBetako Administrazioak. Horrela, 140.000 milioi euro erabiliko ditu bi banketxe handiren porrota ekiditeko.

Horretarako babes legalaren baliabidea erabiliko du. Horrela, bi entitateak Administrazioaren esku geratuko dira eta berrantolatzeko diru publikoa erabiliko dute. AEBetako bankuetan sekula egin den eskuhartze handiena da.

Fannie Mae eta Freddie Mac bankuek estatubatuarrek eskatutako kredituen ia erdia eman dituzte.

Etxebizitzaren Finantzaketarako Agentzia Federalak, sektorea antolatzeaz arduratzen den erakundeak, kudeatuko ditu bi banketxeak porrota ekiditeko.

14.000 milioiko galerak

Fannie Mae eta Freddie Mac entitateek ia 14.000 milioi dolar galdu dituzte urte bakarrean. Akzionisten artean atzerriko bankuak eta banketxe zentral batzuk dira, eta jadanik urduri ziren.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta