Txirrindularitza

VUELTA 2008 (8. ETAPA)

David Moncoutiek ihesaldia borobildu du etapa garaipena eskuratuz

2008/09/08

Frantziarrak ihesaldi baten ondoren etapa erdietsi du. Atzetik, Valverde, Contador eta Igor Anton sartu dira. Galdakaoztarra seigarren da Espainiako Vueltako sailkapen nagusian.

David Moncoutie lasterkari frantziarrak Espainiako Vueltan aurreneko garaipena lortu zuen bakarrik iritsi baitzen Pla de Bereteko eski-estaziora. Cofidiseko txirrindulariak bost gizonek osatu zuten etapa bakarrik borobildu zuen. Ihes egindakoen artean Juanma Garate irundarra egon zen.

Txirrindulari frantziarraren ostean, 32 segundora Caisse d'Epargneko Alejandro Valverde, Astanako Alberto Contador eta Euskaltel-Euskadiko Igor Anton helmugaratu ziren. Levi Leipheimer estatubatuarrak urre koloreko elastikoa berreskuratu zuen.

Anton Pirinioetatik seigarren irtengo da sailkapen nagusian estatubatuarrarengandik 2:12ra. Lasterketako lehenengo sailkatuen artean aldeak ez dira batere esanguratsuak.

Bihar astelehena, bederatzigarren etapa, Biela eta Sabiñanigo artekoa, 200 kilometrokoa. Ibilbidea arriskutsua da, hirugarren mailakoa mendate bat, bigarren mailako bi eta lehen mailako bat jardunaldiaren azken partean.

8. etapako sailkapena:

.1. David Moncoutie (FRA-Cofidis) 4h 24:58
.2. Alejandro Valverde (ESP-Caisse d'Espargne) + 34
.3. Alberto Contador (ESP-Astana) + 34
.4. Igor Antón (EUS-Euskaltel Euskadi) + 34
.5. Joaquín Rodríguez (ESP-Caisse d'Espargne) + 39
.6. Daniel Moreno (ESP-Caisse d'Espargne) + 39
.7. Oliver Zaugg (SUI-Gerolsteiner) + 39
.8. Levi Leipheimer (USA-Astana) + 39
.9. David Arroyo (ESP-Caisse d'Espargne) + 39
10. Carlos Sastre (ESP-CSC) + 39

Sailkapen nagusia:

.1. Levi Leipheimer (USA-Astana) 28h 20:03
.2. Alberto Contador (ESP-Astana) + 21
.3. Alejandro Valverde (ESP-Caisse d'Espargne) + 49
.4. Carlos Sastre (ESP-CSC) + 1:27
.5. Ezequiel Mosquera (ESP-Xacobeo Galicia) + 1:59
.6. Igor Antón (EUS-Euskaltel Euskadi) + 2:12
.7. Daniel Moreno (ESP-Caisse d'Espargne) + 2:23
.8. Jurgen Van Goolen (BEL-CSC) + 2:43
.9. Robert Gesink (NED-Rabobank) + 3:11
10. Marzio Bruseghin (ITA-Lampre) + 3:35

Horrela bizi izan dugu etapa eitb24.com-en

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta