Gizartea

AUTO ISTRIPUA

Lau zauritu, bat oso larri, Barbarinen (Nafarroa) izan den auto-istripuan

2008/09/07

Autoan zihoazen beste hiru gazteek zauri arinak dituzte. Bestalde, atzo Zuriainen motor-gidari bat hil egin zen N-134 errepidean Iruñeatik Frantziarako norabidean.

Goizeko 06:15etan Barbarinen (Nafarroa) izan den istripu batean lau zauritu gertatu dira, euretako bat, oso larri.

Larrien zaurituta dagoenak gorputzaren %80 erreta dauka, izan ere, autoak talka egin ondoren su hartu du.

25 urteko Lizarrako mutil gaztea kopilotuaren lekuan zegoen eserita. Hasiera batean, Bideko Amaren Ospitalera eraman dute baina geroago helikopteroan Zaragozako Miguel Servet Erietxera eraman dute erredura handietako unitatera, alegia.

Autoa gidatzen zihoan 28 urteko gaztea Aiegiko auzotarra da eta Lizarrako Garcia Orcoyen Ospilatera eraman dute ustez bularrezurrean eta eskumuturrean hausturak zituela.

Autoan zihoazen 22 eta 23 urteko beste gazte biek zauri arinak baino ez dituzte eta erietxera familiakoek eraman dituzte.

Foruzaingoa ari da istripua nola gertatu den ikertzen, baina hala ere, zantzu guztien arabera, BMW M3 baten zihoazen gazteak bidetik irten egin dira, mendoitz batek kontra talka egin dute eta autoak su hartu du.

Motor-gidari bat hil egin da zirkulazio-istripuan Zuriain

Atzo arratsaldean motor-gidari bat hil egin zen Zuriain (Esteribar) parean gertatu zen istripu batean.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, istripua N-134 errepideko 14. kilometroan gertatu zen Iruñetik Frantziarako norabidean auto batek motorraren kontra jota.

Biktima Suzuki GSXR-600 bat gidatzen zihoan eta unean bertan hil zen arratsaldeko 19:30etan.

Auto-gidaria, 84 urteko gizon bat, Nafarroako Ospitalera eraman zuten zauri arinekin.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta