Mundua

PRESIDENTETZARAKO HAUTESKUNDEAK

Bhuttoren alarguna Pakistango presidente aukeratu dute

2008/09/07

Asif Ali Zardari (PPP) Asanblada Nazionalean eta Senatuan egindako bozketan garaipena lortu du. Bestalde, gutxienez 30 lagun hil dira Peshawarren izandako atentatuan.
Asif Ali Zardari da Pakistango presidente berria. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Asif Ali Zardari da Pakistango presidente berria. Argazkia: EFE

Asif Ali Zardari Pakistango Herriaren Alderdiko (PPP) Presidentetzarako hautagaia, Benazir Bhutto lehen ministro ohiaren alarguna, Pakistango presidente berria da, hauteskunde agintariek gaur emandako datu ez ofizialen arabera.

APP albiste-agentzia ofizialak jakitera eman duenez, Senatuan eta Asanblada Nazionalean egindako bozketan garaipena lortu du. Hauteskunde Batzordearen buruaren hitzetan, Bhuttoren alargunak 281 boto lortu ditu, Saeeduzzaman Siddiqui epaileak, ostera, 111 baino ez. Siddiqui Nawaz Sharif lehen ministro ohiaren Pakistan-N Musulman Ligako (PML-N) hautagaia zen.

Mushahid Hussain Sayed senataria hirugarren hautagaia zen, Pakistan-Quaid Musulman Ligaren (PML-Q) eskutik. Emandako 436 botoetatik 34 lortu ditu bakarrik eta, gainera, hamar baliogabe utzi dituzte.

Atentatua Peshawarren

Hauteskunde ihardunaldi horretan gutxienez 30 lagun hil dira auto batean zegoen bonba batek eztanda egin ostean, Peshawarren (Pakistango iparraldean). Sei hildako poliziak dira, erasoa Poliziaren egoitza baten aurka egin baitute. Atentatua taliban talde batek aldarrikatu du.

Dawn katearen arabera, 50 bat lagun zauritu dira eta hamar bat ibilgailu hondatu egin dira eztandaren eraginez. Leherketa Badaber izeneko zonaldean gertatu da, Ipar-mendebaldeko Probintzian (NWFP).

Tehrik-e-Taliban Pakistan (TTP) mugimenduko bozeramaile batek bere gain hartu du erasoa. Azken asteetan atentatu ezberdinak egin ditu talde horrek Pakistanen, Dawnen arabera.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta